Egape ikastolan... euskaraz jolasten
Ponponate tape ti tape tapenuse
Ponponate tape ti tape ton
Aita ama zenbat urtekin ezkonduko naiz
txikia naiz eta ez dakit, bat...
Harriola marriola orratza zororotza
zizta gaitza, hari txarra
tira bira zirrin zarran eta zast
Saltoka saltoka nabil ni gustora
salto eta salto bat sartu arte
sartu dadila... ta biok elkarrekin
salto ta salto bat irten arte
eman zazu buelta ta irten zaitez
Urtarrila lehenengo bigarren otsaila
hirugarren martxoa gero apirila
maiatza jakin zazu da bosgarren hila
seigarrena ekaina ondoren uztaila
abuztua guretzat hilabete ona
iraila ta urria gora udazkena
azaroa nola den 11.na azkena abendua 12.na
Matxin matxin matxin salto salto salto saltari
salto salto ta saltoka
hemendik harfa dabil
Ma ria izenak bost letra ditu
M A R I A
Lehenengotxo hori, punta behatz hori
beste guztien artean lodia da hori.
Bigarrengo...bizkorra
hirugarrengo...luzea
laugarrengo alperra
bosgarrengo ...txikia
Asmazak asmazan Urnietako plazan
hiru atso omen dira hemen zenbat behatz dira
Ikusi makusi zer ikusi
ikusten ikusten ikusten
Kaian nabil sardinak saltzen
otarra buru gainean dudala
Domino abanti, domino prego
BURUA GORA, HANKAK OKERTU
IPURDIA KANPORA, BEGI BAT ITXI
MINGAINA ATERA
TRIKITIXA...
kalean nindoala Maritxipi ikusi nuen
ta erakutsi zidan Maritxipi dantzatzen
Dantza txipi txipi dantza txipi txo
dantza txipi txipi baina dantzatu ondo
Oso ondo egiten duzulako
mugitu besoak olatuak bezala
xuabe xuabe xu xu xuabe ei...hasi dantzazen
Hankaren soinua PLOF PLOF eta eskubi...
Eskuaren soinua Plas. Belarria TILIN TALAN
sudurra MOK. Begia TIK TAK
Ilea ZZZZ. Ipurdia BOIN. Eskeletoa KROK
Korro txirinbolo zein polita den...
HANKA BAT BESTEA. ESKUA,BEGIA,BELARRIA
Joxe Martin, badoala mendira..
ria ria rata plau badoala mendira
eta bidean bildu ditu krabelinak...
erreka bazterrean topatu du lamia...
Oh gaztetxo emaidazu lore bat...
emango dizut nirekin ezkonduz gero...
ezkondu ziren eta txinan bizi dira...
Dilin dilinka balantzaka
dilin dalan ziburuan
hankak aurrera zoaz zerura
hankak atzera ta
Zubiri zubiri nongori nongori
nongo alkate zerade, frantziako erregearen
seme alabak gerade, zubi hontatik pasatzen dena
bertan geldituko dela
Honek eta honek eta honek eta honek
bart ezteiak zituzten, honek honi zer esan
gonbidatzeko hau eta hau, gonbidatzaileak
hau eta hau, hara non diren hogeitalau.
Bihar da igande osabaren eguna
gela garbitzen du jantzi zuriakin
laranja aurkitzen du zurituta jaten du
oh sabel handia... Zein aterakoi da plazara
atera dadila... bere lagunarekin
dantzan egingo luke dantzatzen baleki larala...
Aurretik doanak egiten duena...
zirkin eta oihuak eginez
neska mutilak aurrera goaz...
Atzo magila ikusi nuen,
Magila hasi zen dantzatzen
dantza bugi bugi.. eta ondo pasa
Banpiroa naiz erdi txoro nago BARABA
goizetan ikusten dut, hamabiak jotzen dituztenean
txotxolo baten bihurtzen naiz baraba...
Nire aita drakula da, nire ama bere alaba
anaia bat ere ba daukat, baina xurgatzen onena naiz
BARABA U U ...
Harri koxkor batekin, hor dabil Martin tin tin
jotzen ditu kax kax kax bata bestearekin
Bata bestearekin, jotzen ditu kax kax kax
Harri koxkor batekin hor dabil martin tin tin
Gure herriko alkatea kate kate katea
alkate dotorea tore tore torea...
jazten duen trajeak, traje traje trajeak
tomate kolorea lore lore lorea
Bat eta bi sorgina etorri
soka kendu zulora eraman
afaldu gabe...ohera joan
Anakonda suge bat da...
ibiltzen dena mantxo mantxo
harekin bildu ezkero...
bihurtzen gara ero ero.
Pirata hankamotza balantza gorputza
besorik gabe dabil, haruntza honuntza
lagunengana doa beti eginez bultza
bi oinak lurrean da bere eriotza...