BAT BI HIRU LAU
Bat bi hiru lau, bost sei zazpi zortzi
bederatzi hamar hamaika hamabi...
AXUN KLA KLA
Axun kla kla axun kla kla Joxpantoni bruji
legatza ostu dabe leon pepenetik
Legatza ostu dabe Leon pepenetik
Mari mutrikuarra begira dabil
Ortuan perejila saleruan gatza
atera platerera jan daigu legatza
EURIA PLIK PPLAK
Plik plak plok euria xingilka dabila
plik plak plok jauzika punpeka heldu da
plik plak plok paisola behar da atera
NIK BADITUT ZAPATILLAK
Nik baditut zapatilak emaztegaiak emanak
zapatilak txarol finak ebilak ta kordonak emazte gaiak emanak
Galtzetinak ari finak/pantalonak oihal finak/gerrikoa seda fina/
alkandora tela fina/txalekoa korte fina
BURUKO MINA
AI ei ai ei hauxe da hauxe buruko mina ai...deitu firtexe mediku ona
Tira mihia, egin eztula, hatsa har azkar ote du sukar, foltsua hartu
tripa ikertu, ez dut ikusten gaitza nun duen.
Zer daukak koxe horren erixe senda hadi ta hator hi baita
oi adixkide noiz da igande, eskola gabe ez dut min batere
DO RE MI HANKOKER MON AMI
Do re mi hankoker mon ami, fa sol la zuzendu zaiola
si si do mardul eta sendo,
sol la si berriz edre hasi, la sol fa, hortxataren txufa
fa mi re eguzkiak erre sol fa mi re do re mi fa sol la si do.
ALTXALILIA
Xuri gorri urdin nahasketa berdin, luma bezain arin
lore bat iduri agurka deneri, orotan polita da ALTXALILIAZeru urdinean, dabila airean, pausatuz artetan, loren bihotzetan
pilpiran daukaten ihintz nigarraren goxoki xurgatzen.
KUKURRUKU
KUKURRUKU...
Zer duk oilarra, hola oihuka, gorri gorria ya kukurrusta
jeiki jeiki...zeruan gora da iguzkia
neska alferrak huts ba ohea
mutil alferrak...
jende alferrak...
SEÑOR MAESTRO
Señor maestro txoriya he visto
Arriya tirau, hankian pegau,
odola sakau sasian trabau
buskando buskando denbora pasau
Joan nintzanian, joan nintzanian monte zala mendixa
Ikusi nuen ikusi nuen pájaro zala txorixa
Tiratu nion, tiratu nion piedra zala harriya
Atera nion atera nion ojo zala begixa
Botatzen zuen botatzen zuen odol sangre gorrixa
Gogorrixa gogorrixa txoriya txibilitarixa
Nora zoaz Xerri Kuttin, hegazkina bezain arin
lasterka bide gainean
Aditu dut oihanean, ezkurra dela lurrean
festa dago enetzat han...
Nik ez dut deusen beldurrik, otso badut han ikusten
ihesari naiz emanen...