top of page
AGATE DEUNA
Antton Jauregi
Agate Deuna Sizilian jaio zen 230. Urtean. Oso neska polita omen zen eta Quintianus Senadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen baina Agatekl ez zuen begi onez ikusten, Jesukristo maite zuen. Kristautasuna debekatua zegoenez Erromatar inperioan, Quintianusek salatu eta kartzelan sartu zuten Catanian.
​
Bertan torturatu egin zuten su-txingorretan oinutsik ibili araziz eta bularrak moztu zizkioten. 251ko otsailaren 5ean hil zen.
Urte bat beranduago, Etna sumendia erupzioan hasi zen eta laba herriaren atarian gelditu zen. Miraria Agaterengatik izan omen zen eta gertakaria ahoz aho zabaldu zen Euskal Herrira ere.
Maddalen Arzallusek gaurko ikuspegitik
aztertzen du gertakizuna
GAURKO IKUSPEGIA
00:00 / 03:10
bottom of page