top of page

TOMAS SAN MIGUEL

1.MAILA

2.MAILA

1. "Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ez ta ere oiñetakoz;
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nai degu gogoz".

2. “Santa Ageda bezpera dugu

Euskal Herriko eguna

Etxe guztiak kantuz pozteko

Aukeratua deguna

Santa maitea gaur hartu degu

Gure bideko laguna

Haren laguntzaz bete gentzake

Egun hontako jarduna
 

SANTA AGEDA+GIT
00:00 / 02:25
SANTA AGEDAArtist Name
00:00 / 01:32

3.MAILA

3. "Mendi totorrak elurrez zuri
atai aldean laiotza
etxe ontako nagusi jaunak
urrezkoa du biotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa
dirurik ez bada, berdin zaigu
gizendutako bildotsa".

4.MAILA

4. "Zelai erdian loreak argi
larroz krabelin ta lili;
etxe hontako etxekoandreak
Ama Birgiña dirudi.
Etxe honetan urdaiazpiko
asko kakutik zintzilik;
ta lukainka gorriak ugar
poltsa betetzeko guri".

5.MAILA

5."Itzal berria zabaldu digu
atari aurreko intxaurrak
abe berriak sendotu ditu
etxeko sakape zaharrak
Senar-emazte gazteak neurtu
dituzte bere indarrak
arto ta gariz beteko dira
aurten mandio baztarrak".

bottom of page