top of page

BEROKETA

Beti musika egiten hasi baino lehen gorputza prestatu behar da. Ez dugu ahaztu behar musika ikasten dugula gorputz osoarekin. Hemen egin ditzakegu oso jarduera ezberdinak eta anitzak baina azkenean, gure helburu nagusia ikaslearen kapazidade ezberdinak esnatzea da (auditiboak, korporalak, kognitiboak, sozialak, emozionalak)  eta taldearen komunikazioa eta kohesioa martxan jartzea daukagun espazioa erabiliz.

​​

                                                  IBILTZEN

​

 klasetik  ibili eta abiadura ezberdinekin jolastu. Lehenengo, motel, lasai eta eroso baina gero eta azkarrago (accelerando). Gauza bera aldrebes (rallentando). Transitzioak landu poliki-poliki,progresiboki eta aldaketa oso handiak ere landu (bideoan bezala, desplazamendua eta stop!) Hau egin daiteke txalo batekin aldatu nahi dugun bakoitzean eta txalorik gabe, egin genuen moduan.

            AUDIO BATEKIN GORPUTZ INPROBISAZIOA LANTZEN 

​

                                                             

Borobilean, txanda pasatuz, bakoitzak proposatzen du mugimendu bat eta taldeak imitatzen du. Horrelako ariketak garrantzitsuak dira gure ikasleen gorputzaren “hiztegia” handitzeko eta beraien sormena lantzeko. Inportantea da baita ere behin buelta osoa egin eta gero, libre uztea.

“Bunch of Rushes “ O’stravaganza

                       PIANOREKIN IBILTZEN ETA EGOKITZEN

​

Pianoaren proposamen musikalak jarraitu oinekin eta adaptatu. Pultsotik abiatuta (beltza) subdibisioa landu (kortxeak), eta beste oinarrizko erritmoak (txuria, semikortxeak, borobila…).Hemen benetazko lana oinekin ahalik eta zehaztasun handia lortzea da (orokorrean pultsoaz aparte, ez gaudelako oso ohituta horrelako gauzak egiten).

*Ariketa hau apur bat  konplikatzeko erabil genezake beste ideia musikal bat: tesiturak. Segun eta ze erregitrotan jotzen duen pianoak (grabe, medio , agudo) ikasleen erantzun ezberdinak izango dira.

Grabe izatekotan: oinekin 

Medio izatekotan: oinekin + txaloekin 

Agudo izatekotan: bakarrik txaloekin.

© 2022 Lasarteko musika mintegia        Antton j.

bottom of page