top of page

INPROBISAKETA MELODIKOA

                                       GALDERA-ERANTZUNA

 Landutako materialarekin (kanta) aprobetxatuz, piezaren motibo bat hartuz (lehenego semifrasea kasu honetan) eta erabili galdera bezala denok batera abesteko (tutti).

​

Gero erantzuna banan-banan egingo da (solo). Horretarako ostinato espaziala edukitzea oso baliagarria izaten da (lau pausu aurrera + lau pausu atzera) pultsoa denok batera eramateko eta aldi berean, inprobisatzeko orduan lasaiago sentitzeko.

 

Galderaren luzera gero eta handiagoa egitea komeni da, memoria musikala lantzeko baina bakoitzak egokitu beharko du bere klaseko mailara.

BESTE PROPOSAMEN BATZUK EGITEKO EZAGUTZEN DUGUN PIEZA BAT HARTUTA

 

  1. Kantaren eskema harmonikotik inprobisazio melodikoa landu (ahotsa, instrumentuarekin).  Hau egin daiteke noten izenekin eta izena barik.

  2. Kantaren beste bertsio bat egin: adibidez, kolore minorrean egin.

  3. Kantaren eskema erritmikoa hartu eta beste melodia batzuk sortzea (abesteko edo Orff instrumentutan)

  4. Kantari hitzak jarri

  5. Koreografia bat asmatu: kantaren elementuak islatuz espazioan, mugimenduarekin. Materialarekin edo ezer barik (egitura, esaldiak, erritmo ezberdinak, konpasa, profil melodikoa, testura, ahots-dentsitatea, nabardurak, …..)

  6. Orff instrumentuekin akonpainamenduak  bilatu (geruza ezberdinak: baxua / bordoiak / ostinato 1 erregistro agudoan / ostinato 2 erregistro grabean / melodía nagusia / kontramelodia / ….)

© 2022 Lasarteko musika mintegia        Antton j.

bottom of page