top of page

ERREAKZIO ARIKETAK

                         Reacción audio-motriz:HIP-HOP hitzekin

​

                                                     SUB. BINARIA 

​

 Borobilean jarrita, hartzen dugu pultsoa eta eskuekin txalo eginez abiadura ezberdinak lantzen ditugu progresiboki. Hop hitza beti erabiltzen dugu mantsoago joateko eta Hip arinago. Hau egin dezakegu modu ezberdinetan:

             

                Denok batera egiten denbora guztia

                Txanda pasatuz ordenean

                Txanda pasatuz baina norabide aldaketekin (libre, baikoitzak nahi                                                                                            duenean)

Irakasleak ariketa hau lantzeko ez du zertan beti erabili pianoa, egia esanda erabil dezake perkusiozko instrumento sinple bat eta ahotsa (klabeak, palillos txinos, panderoa, etabar…), edota edozein instrumentu harmonikoa eta ahotsa (kitarra, ukelea, eskusoinua) edota melodikoa (txirula, txistua, bibolina, etabar….)

 

Baina beti ariketa akonpainatzerakoan kontuan izan ariketa musikalitatearekin egin beharko dugula (benetazko musika egiten pentsatuz eta ez soilik ariketatxo bat, hau da, nabardurak erabiliz, estilo ezberdinak jorratuz, tonalitetak aldatuz, dagoeneko umeek ezagutzen dituzten kantak erabiliz eta moldatuz …).

 

Irakasleentzat kantu inprobisazioa erabiltzeko ohitura izatea tresna onenetariko bat da eta aldi berean, gure ikasleak erakartzeko botere handia dauka. Animatu!!!

SUBDIBISIO TERNARIOA

© 2022 Lasarteko musika mintegia        Antton j.

bottom of page