top of page

MUGIMENDUA ESPAZIOAN

  1. Desplazamenduarekin: melodia goraka badoa = aurrerantz / beheraka badoa = atzerantz / lekuan geratzen bada =  lekuan egin pausuak.

  2. Zapiarekin: gauza bera baina orain materiala mugitzen da. Melodia goraka badoa = bota gorantz, melodia beheraka badoa = bota beherantz ….

  3. Pilotarekin: berdin..

 

*Hau guztia beti lehenago ahotsarekin errepikatuz.

**Hiru aukera horietan badaude 2 modu lantzeko

 

                                                 SIMULTÁNEO

 Aldiberekoa denean, oso joku dibertigarria izan daiteke umeekin lantzeko eta gainera bi modutan egin daiteke:

      Musikak gidatzen du mugimendua (irakasleak edota ikasle batek abesten/ jotzen du melodia eta klaseak egiten du tokatzen den desplazamendua ) 

     Mugimenduak gidatzen du musika (orduan, umeak egin dezake desplazamendua eta klase osoa abesten / jotzen du melodia).

                                                 DIFERIDO

Oihartzunean denean, asko lantzen dugu barruko entzumena, memoria musikala eta analisia.

 

Bi kasutan lehentasuna ematen zaio melodia oso sinpleak (por grados conjuntos) egiteari. Batzuetan ager daiteke jauziren bat (arpegio batena), edota bitarteko ez oso handiak (hirudunak). Eta hauetan ere, nabardurak eta erritmoak sar daitezke problema barik.

 

​

​

​

 

                                         “GIZA XILOFONOA” 

 

Lerro batean jarrita, umeak osatzen dute xilofonoa. Zuzendariak gidatzen du melodia eta umeek abestu behar dute beraien nota.

 

Hau oso zaila egiten bazaie, lehedabizi kanpaiekin egin daiteke: bakoitzak abestuz eta kanpaina joz.

Ideia honekin ere diktateka melodikoa landu dezakegu oso erraz.

Honetan ere ezinbestekoa da nabardurak eta erritmoak sartzea.

© 2022 Lasarteko musika mintegia        Antton j.

bottom of page