top of page

TERNARIOA ZAPIEKIN

Lehendabizi, materiala libre esploratzeko momentu bat: saiatu modu ez oso ohikoak ere erabiltzen. Hau interesgarria da umeen sormena garatzeko.

 

Gero, borobilean eta pianoren proposamenak jarraituz, aurkitu mugimendu bat zapiarekin. Bakoitzak egiten du bere erara, irakasleak jarraitzen du jotzen / abesten eta hartzen du ikasle Xren proposamena, denok imitatzen dugu eta gordetzen dugu geroago erabiltzeko. Kasu honetan landu genituen:

​

Beltza puntuarekin,

Hiru kortxea (subdibizioa),

Sei semikortxea, txuria puntuarekin, 

Beltza-kortxea, kortxea-beltza,

Kortxea puntuarekin semikortxea kortxea.

 

Erritmo bakoitzarako aurkitzen eta finkatzen dugu zapiarekin egiteko modu bat. Honek lagunduko digu pilo bat diktaketa erritmikoa lantzarekoan (idatzi egin baino, zapiarekin egin dezakezue oso erraz).

 Horren harira , ariketa desberdinak landu:

  1. Gauza bera baina orain lehen egindako zelulak oinekin landu. Motibo erritmikoak ibili. Konturatu nola aldatzen den sensatsioa segun eta ze hankekin egiten dugun.

  2. Dikateka erritmikorako “modus operandi”: 1. urratsa entzutea, 2.urratsa ahotsarekin eta eskuekin errepikatzea, 3.urratsa oinekin egin.

  3. Zapiarekin erabil genezake hemen ere bai: 4. urratsa zapiarekin landutako keinuekin egin.

© 2022 Lasarteko musika mintegia        Antton j.

bottom of page