ARBELA BIZIDUNA
Lau motibo erritmiko lotzen ditugu 12/8 konpasaren keinuarekin (behean-barrura-kanpora eta gora).
Zuzendariak konbinaketak egiten ditu, eta ikasleak erreakzionatzen dute. Erabili genituen zelulak hauexek dira:
beltza puntuarekin,
3 kortxea,
“Amsterdam” kortxea puntuarekin -
semikortxea -
kortxea,
6 semikortxea eta isilunea.
Gogoratu nabardurak erabiltzea: dinamikaren eta agogikaren aldetik ere.
​
Ariketa hau modu ezberdinetan egin daiteke:
-
perkusiozko instrumentuekin
-
gorputz perkusioarekin
-
ahotsarekin (efektuak…)
-
abestuz
-
instrumentuekin (Orff)
-
taldeka eta talde bakoitzak bere zuzendariarekin ( polirritmia lantzeko)
-
“modu orkestratuan”: taldeka eta talde bakoitzak hartzen du bakarrik motibo bat, bere tinbrearekin.
© 2022 Lasarteko musika mintegia Antton j.